Udaltzaingoak auzoetan arreta zerbitzua eskaintzeko furgoi bat izango du
Donostiako Udalak Goiko Auto XXI SL enpresari adjudikatu dio udaltzaingoaren jendaurreko arretarako furgoi eraldatu baten hornidura kontratua. Adjudikazioaren prezioa 65.245 eurokoa da eta furgoia sei hilabeteko epean entregatu beharko dute.
Furgoi mota hau auzoetako bizilagunen arreta zerbitzu gisara erabiliko du udaltzaingoak. Bulebarrean erabili ohi dute horrelako furgoi bat, eta udan Zurriolako hondartza aurrean ere jartzen dute. Era berean, hiriko beste hainbat lekutara ere eraman izan dute momentuko behar batengatik.