Donostiako bisitari hegalariak
Donostiako zeruan hegazti talde asko ikusten dira garai honetan, uda gerturatu ahala hegoaldetik iparralderako bidaia egiten baitute. Migrazioari eta Donostiak migrazioarengan duen eraginari buruz hitz egin dugu Hector Gonzalez Itsas Enara elkarteko presidente eta ornitologoarekin. Gai hauek sakon jorratu ditugu Hectorrekin batera ostiraleko astekarian, eta bihartik aurrera izango duzue irakurgarri.
Udaberrian espezie askotariko hegaztiek hego mendebaldetik ipar ekialderako bidaia egiten dute tenperatura egokiagoen eta janariaren bila. Afrikatik Europarako bidaia hauetan, baina, hainbat atsendenaldi egin behar izaten dituzte txoriek. Migrazio bide horietan, Donostian geratzea gogoko zuten hegazti askok antzina, urumearen bokalean lohi eta hezegune asko baitzeuden. Hector Gonzalezen arabera, gaur egungo Urdaibairen edo Santoñaren antza zuen Donostiak duela mende gutxi, baina urbanizazioak erabat aldatu zuen hegaztien migratzeko era.
Hiriaren urbanizazioak, baina, nabarmen jaitsiarazi du naturguneen azalera Donostian, eta Antondegin egin nahi duten tankerako proiektuek bete-betean eragiten die hegaztiei eta ingurumenari orokorrean. Hirigintza proiektu andiez gain, klima aldaketak ere nabarmen aldatu ditu hegaztien migrazio-ibilbideak.