Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da asteartetik aurrera
Herrien konfinamendu perimetrala bertan behera uztea erabaki du LABIk, eta datorren asteartetik aurrera Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal izango da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraituko dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Gaur arratsaldean zehaztu ditu neurriak Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (Labi) batzorde teknikoak. Udalerrien itxiera perimetrala izan dute aztergai batzordean, eta pandemiaren bilakaeraren arabera hartu dituzte aipaturiko erabakiak. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eman dute LABI batzordean harturiko neurrien berri.