Egiako txirrindularitza lasterketak trafikoan eragina izango du
Igandean, hilaren 7an, LVIII. Zumy-Egia saria gazte mailako txirrindularitza lasterketa jokatuko da. 10:00etatik 12:30era hiriko trafikoan aldaketak eragingo ditu. Lasterketa hiritik irten bitartean hiriko irteera bideak moztuko dituzte.
Irteera 10:00etan izango da Egia auzotik, eta Martutenetik Astigarragara joango da berriro ere Egiara itzultzeko 12:30 inguruan. Txirrindulariek hainbat itzulera egingo dituzte puntu hauetatik. Hori dela eta, aldizkako aldaketak egingo dira Egian, Loiolan, Antzieta pasealekuan eta Martutenen, Bizkaia eta Foru pasealekuetan eta Santa Katalina zubian.
Egia kaletik eta ur-kirolak biribilgunetik abiatuko da proba. Ondoren: Loiolako erriberak, Bizkaia pasealekua, Gernikako arbola, Santa Katalina zubia – Iztuetako zubibidea, Mandasko-dukea (Tabakalera), Egia kalea, ur-kirolak biribilgunea, Loiolako erriberak, Bizkaia pasealekua, Gernikako arbola, Santa Katalina zubia, Iztuetako zubibidea, Mandasko Dukea (Tabakalera) Egia kalea, ur-kirolak biribilgunea (zuzen Loiolarantz),gurutzatzen da eskuinera Urbia kalerantz, Urbia kalea kontrako martxan, Loiolako zeharbidea kontrako noranzkoan,Loiolako kuarteletako biribilgunea eskuinera, Aintzieta ibilbidea, Martuteneko biribilgunea, Martutene Zubia (gurutze-bidea eskuinera Okendotegi biderantz) Okendotegi bidea, Okendotegi bidea.
Helmugaratzea, berriz, kale hauetatik izango da: Okendotegi bidea, Martutene Zubia (bidegurutzea Loiolarantz),kartzelako biribilgunea (ezkerra), Antzieta biribilgunea, Loiola kuartelak (ezkerra.) Loiola zeharkaldia, Urbia kalea, Ur-Kirolak biribilgunea, Astiñene zubia, Egia kalea, Ametzagaña kalea, Gabriel Aresti ibilbidea, Beharkoko biribilgunea, Otxoki ibilbidea, Garberako biribilgunea, Gaberako Tunela, Sarrueta biribilgunea, Kartzelako biribilgunea, Martuteneko Zubia (bidegurutzean eskuinera Okendotegi biderantz), Okendotegi bidea, gurutze-bidean Okendotegi biderantz, Okendotegi bidea, Martuteneko Zubia (ezkerrera Loiolarantz), Martuteneko biribilgunean, Antzieta ibilbidea, Loiolako kuarteletako biribilgunea, Loiolako zeharbidea, Urbia kalea, Ur-Kirolak biribilgunea, Astiñene zubia, Egia kalea, Karmengo Ama kalea.