Onddoen modarekin bat egin duen 'Homo Boletus'-arekin egin dute topo Atzean Zuloakoek
Atzean Zuloakoak mendira joan dira onddozale batekin, onddo bila. Ordea, moda dela eta baino ez da joaten onddoak bilatzera, ez baititu jangarriak direnak ezagutzen. Azkenean, txanpiñoiak jaten bukatuko du.
Bagera elkarteak eta Hiru Damatxok sortutako proiektua da Atzean Zuloa, eta Homo Boletus bideoarekin amaitu dute laugarren denboraldia. Orain arte plazaratutako guztiak Atzeanzuloa.eus webgunean daude ikusgai.