"Udalak Martxoaren 8ko adierazpena irakurtzeko ekitaldi instituzionalik egiten ez duen lehen urtea da"
![Adierazpena](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/03/adierazpena.jpg)
EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak prentsaurrekoa egin dute Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala irakurtzeko. “Udalak adierazpena irakurtzeko ekitaldi instituzionalik egiten ez duen lehen urtea da”, salatu dute Reyes Carrerek eta Aitzole Aranetak, bi udal taldeetako bozeramaileek.
Era berean, azaldu dute lehen urtea dela EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek deialdirik ez dutela egin Donostiako mugimendu feministak antolatu dituen mobilizazioetan parte hartzeko. EH Bilduk eta Elkarrekin Donostiak bat egin dute mobilizazioekin eta parte hartzera deitu dute gizartea.
Azalpenak eta adierazpen instituzionala bideo batean jaso dituzte: