Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da gaurtik aurrera
Herrien konfinamendu perimetrala bertan behera uztea erabaki du LABIk, eta gaurik aurrera Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal izango da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraituko dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Aurreko ostiralean zehaztu zituen neurriak Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordearen (Labi) batzorde teknikoak. Udalerrien itxiera perimetrala izan zuten aztergai batzordean, eta pandemiaren bilakaeraren arabera hartu zituzten aipaturiko erabakiak. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eman dute LABI batzordean harturiko neurrien berri.