Felix Casanova Nanoguneko ikerlariak 2020 urteko Ikerlari Nabarmenenaren Intel Saria jaso du
NanoGUNEko ikertzailea da Felix Casanova, Nanozientziako Ikerketa Kooperatiboko Zentroaren Nanogailuak taldeko burua hain zuzen, eta 2020ko Ikertzaile Nabarmenenaren Intel Saria jaso du MESO teknologiari egin dion ekarpena dela eta. Etorkizuneko elektrogailuen beharrei zuzenduriko teknologia da hau.
Casanova eta NanoGUNEa Intel nazioarteko enpresarekin elkarlanean daude, etorkizuneko gailu elektronikoak garatzeko. Gailuak hobetzeko erronka nagusia elektronika txikiagoa, azkarragoa eta energia kontsumo baxuagokoa izatea da. Intel enpresak hemezortzi ikerlari saritu ditu Outstanding Researcher Awards 2020 sarietan, eta horietako hiruk bakarrik egiten dute Amerikako Estatu Batuetako zentroetatik kanpo lan: txekiar batek, txinatar batek eta Felix Casanovak.