Urgull mendiko zerbitzu sarea hobetzeko lanak amaitzear daude
Lan hauei esker Urgull mendiak saneamendu sare berria, txorrotako ura eta Interneterako konexio berria izango du; bakarrik garbitzen den komun bat ere egongo da mendian. Milioi bat euroko kostua izan dute abuztuan hasi zituzen lan hauek. Urrian udalak adierazi zuen lanak urtarrilean amaituko zirela, baina atzerapen batzuk direla medio martxoan bukatuko dituzte. Lan hauei esker, Urgulleko Polboriñak eta Natur Txokoak ez dute hobi septikorik gehiago erabili beharko hemendik aurrera, Eguzki talde ekologistak hainbatean salatu duen moduan.