Emakumeen Etxea Easoko suhiltzaileen eraikin zaharrera eramatea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduk zuzenketa bat aurkeztu dio 2021eko aurrekontu proiektuari Emakumeen Etxea Easoko suhiltzaileen eraikin zaharrera aldatzeko. Gaur egun, Okendo kalean du egoitza. Horrez gain, interpelazio bat aurkeztu diote udal gobernuari pandemiak Emakumeen Etxearen jarduera eta zerbitzuetan izandako ondorioak ezaugutzeko.
Reyes Carrere bozeramaileak gogorarazi du, EH Bilduko proposatuta, udalbatzak txosten bat egitea onetsi zuela COVID-19ak Emakumeen Etxean izandako ondorioen ingurukoa. Hau da, jardueretan zer nolako eragina izan duen, eta egoera horrek zenbat emakumeri eragin dien.
“Eskaera hartatik zortzi hilabete igaro dira, eta Berdintasun Bulegoak bidalitako dokumentu hau jaso dugu: COVID-19ak eragindako krisiak Emakumeen Etxean izandako eragina. Dokumentu hori, ordea, Emakumeen Etxearen 2019-2020 Memoriaren bertsio laburtu bat besterik ez da. Eta oraindik ez dakigu eragin horrek zer ondorio izango dituen bertaratze datuetan, ez eta jarritako helburuak lortzeari ere”, azaldu du Carrerek.