Euskal Autonomia Erkidegoa itxita egongo da Aste Santuan
Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek erabaki dute 2021eko Aste Santuan eta San Jose zubian komunitateen arteko mugikortasuna debekatzea. Bestalde, autonomia erkidego bakoitzak neurriak gogortzeko edo malgutzeko aukera izango du, osasun egoeraren bilakaeraren arabera.
Etxeratze agindua 23:00etara moldatzeko aukera ere ematen du itun berriak, eta autonomia erkidego bakoitzak erabaki beharko du 22:00etan edo 23:00etan jarri nahi duen neurri hau.