Gontzal Mendibilek Jose Maria Iparragirre omenduko du Lugaritzen
Iazko abuztuan 200 urte bete ziren Jose Maria Iparragirre euskal kantari, olerkari eta musikari urretxuarra jaio zenetik. Iparragirre oso garrantzitsua izan zen euskal kulturaren garapenean. Horregatik, Gontzal Mendibilek haren omenezko kontzertua eskainiko du ostiralean, hilaren 12an, Antiguako Lugaritz Kultur Etxean.
Mendibilek haren rola hartuko du emanaldian, eta Angel Unzu (gitarra), Iñaki Dieguez (akordeoia) eta Ainhoa Tabuyo (ahotsa) izango ditu bidelagun. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai, 9 euroren truk.