Hamar urte egin ditu Basque Culinary Centerrek
Hamar urtez sukaldaritzan goi mailako formakuntza eskaini du Basque Culinary Centerrek, eta hari horretan jarraitzeko asmoa dute. Gastronomiak horrenbesteko garrantzia duen leku batean, araututako formakuntza bermatu duen lehen instituzioa dela adierazi du BCCek: “Espainiako Estatuko lehen gastronomia fakultatea da gurea, eta mundu mailan gastronomia doktoretza egin duen lehen erakundea gara. Hau BCC Innovationi esker izan da. Azken hamar urteetan nazioartean erreferentziazkoa den ekosistema sortu dugu”.
Gastronomiarentzat eta ostalaritzarentzat garai zailak direla diote, baina egoera zail honi aurre egiteko erronkari gogoz aurre egingo diotela diote: “Sektorea une zail batean dagoen urtean bete ditu hamar urte BCCk. Jatorritik, erakundeak Gastronomia 360º ikuspegia garatu du hainbat ekimen eta proiekturen bitartez, eta, aurten, orain arte lortutakoa eta etorkizuneko erronkak ospatuko ditugu, entitatearen balioak oinarri hartuta: pasioa, bikaintasunerako orientazioa, berrikuntza eta giza konpromisoa”.