Udal gobernuak 2021eko aurrekontu proiektua aurkeztuko die herritarrei ostiralean
Donostiako Udalak bilera irekia egingo du ostiralean, hilaren 12an, herritarrei 2021erako udal aurrekontu proiektuaren berri emateko. Udal gobernuak aurrekontu proiektua aurkeztuko die herritarrei, eta udalbatza osatzen duten alderdi politikoek euren zuzenketen eta proposamen berri emango dute. Jaime Dominguez-Macaya Ogasun zinegotzia eta alderdi bakoitzeko bozeramaileak izango dira bileran.
18:00etan hasiko da aurkezpena, eta sarrera librea izango da, aretoaren edukiera bete arte. 48 lagunentzako lekua egongo da, eta Alderdi Ederretik sartu beharko dute, maskara jarrita.