Anoeta estadioa ere txertaketa gune izango da
Gipuzkoako Foru Aldundia Anoeta estadioan koronabirusaren aurkako txertoa jartzen hasiko da datorren astean. Realaren estadioa, ordea, ez da Illunbeko zezen plazaren moduko txertaketa gune masiboa izango, futbol zelaian 20.000 gizarte langile inguru txertatzea aurreikusten baitute. Gipuzkoako adin txikikoen eta gizarte inklusiorako zentroetako langileek jasoko dute txerto Anoetan. Hala azaldu El Diario Vasco egunkariak.
Estadioa Realak berak eskaini dio aldundiari, txertaketa prozesua azkarragoa izateko. Mundo Deportivo hedabideak eman du horren berri, eta azaldu du aldundiaren eta klub txuri-urdinaren artean xehetasun batzuk zehaztea falta dela, baina txertaketa datorren astean abiatzea aurreikusten dutela.
Martin Ibabe Kiroletako zinegotziak prentsaurrekoa eskaini du goizean udaletxean, eta Anoetako txertaketari buruz galdetuta, adierazi du udala beti dagoela hiriko instalazioak txertaketerako ahalbidetzeko prest. “Txertoa jartzea da lehentasuna”, nabarmendu du.