Asier eta Zubi Altzako presoen alde mobilizatuko dira
Altzako Asier eta Zubi presoek 20 urte daramatzate Espainiako Estatuko espetxeetan, bain euren lagunek eta senideek Altzan nahi dituzte. Horregatik, larunbatean mobilizatzera deitu dute, Bidebietako Nornahi plazatik abiatuta.
Nornahi plazatik 17:30ean abiatuko dira manifestariak, baina aurretik, hiru zutabe joango dira Bidebietako plazaruntz. Hain zuzen, Pasai San Pedroko frontoitik, Bidebietako Isasa parketik eta Altzako kaskotik zutabe bana abiatuko da, 17:00etan.
Nornahi plazan elkartuko dira, eta kalejiran abiatuko dute manifestazioa. Kontadores zentroko biribilgunera igoko dira, Jose Elosegi hiribidetik jaitsiko dira eta Herrerako San Luis plazan amaituko dute mobilizazioa.