CD Promete garaitu du Ibaeta Basketek

Ibaeta Basketeko jokalariek Logroñora egin zuten bidaia atzo, eta garaipen batekin itzuli ziren Donostiara. Lehen laurdenaren hasieratik partida amaitu arte izan ziren aurretik donostiarrak, eta azkenean hamar puntuko abantailarekin amaitu zuten, 59-69.
Liga amaitzeko lau partida falta zaizkio Ibaeta Basketi, Gernikaren aurkako derbia tarteko, eta ligako playoff postuetara iristea dute helburu donostiarrek. Lehen zortzi postuek ematen dute playoff-etarako txartela, eta bederatzigarren postuan dago Ibaetako taldea. Aurretik, donostiarren puntu berdinekin, hau da, 38rekin, Araski Basket eta Ensino taldeak daude, eta atzetik, 37rekin, Kanaria Handia eta Cadi La Seu daude, nahiz eta Kanaria Handiak partida bat gehiago jokatu duen.