EMMOA Fundazioak eta Euskal Mendizale Museoak Zuhaizti utzi beharko dut
2019tik hona, EMMOA Fundazioa eta Euskal Mendizale Museoa Zuhaiztiko polikiroldegian egon dira, garai horretan lekurik ez zutelako. Fundazio honek hainbat euskal mendizaleek urtetan erabilitako milaka objektu zituen biltegi batzuetan sakabanatuta, eta Donostiako Udalari lekua eskatu zioten artikuluak gordetzeko eta museo bat egiteko. Martin Ibabe Donostiako Hiri Segurtasuneko eta Kiroletako zinegotziak gaur udaletxean egindako prentsaurrekoan adierazi du Zuhaiztin leku bat egin zietela Anoetan lanak egiten ari zirelako. Orain, baina, Zuhaiztiko kiroldegiaren kudeaketan aldaketak izan dira, eta lekurik gabe geratuko dira.
Zinegotziak esandakoaren arabera, Donostiako Udalak Anoetan dituen espazioak beste gauza batzuetarako erabiliko ditu, eta EMMOA Fundazioak izandako konpromiso falta salatu du: “Euskal Mendi Museoak euskal gizartea ordezkatzen du, ez donostiarra bakarrik, eta hasieratik esan genien EMMOAko lagunei gure gainetik dauden erakunde publikoei inplikatzea eskatu behar zietela, baina ez dute egin”.
Hala ere, leku alternatibo baten bilaketan “oso aurreratuta” daudela adierazi du Ibabek, eta lortzen badute publiko egingo dutela gehitu du. “Donostiako Udalarentzat kirol eta kultura ondare oso garrantzitsua da EMMOA Fundazioak duena, eta horregatik egin genien lekua Donostian”, esan du Ibabek.