Groseko Fleming parkea berritu dute
Jai Alai eta Ategorrieta kaleen artean dagoen Groseko Fleming parkea eta inguru guztia berritu ditu Donostiako Udalak. Izan ere, parkea utzita eta egoera txarrean zegoen, eta horregatik, guneko eserlekuak eta gainontzeko elementuak garbitu dituzte. Era berean, parkean bertan zegoen zikinkeria guztia kendu dute, eta lurreko txintxorra aldatu egin dute.
Ondoko espaloia ere zaharkituta eta egoera txarrean zegoen, eta hori ere berritu dute. Hain zuzen ere, zoladura guztia aldatu dute, eta Donostiako espaloi baldosa ohikoak jarri dute. Bestalde, espaloi horretako autobus geltokiak ere berritu egin dituzte, irisgarritasuna hobetzeko.
Lanak urtarrilaren 11n hasi zituzten, eta otsailaren 26an amaitu. Esku hartze osoak 61.885,28 euroko kostua izan du udalarentzat.