Agur kaiko itsaskitegiari

45 urte eman dituzte kaiko itsaskitegian, Mariscos el Puerton, itsaski freskoak saltzen. Denbora horren ostean, jabeak jubilatu egin dira, eta agur esan diote ia mende erdi batez haien ogibide izan denari.
Agurra modu berezi batean egiteko asmoa zuten, baina osasun larrialdia dela eta, bezeroei eta lagundu dieten guztiei eskertzen amaitu dute ibilbidea: “Bezero agurgarriak. Jubilatu egin gara. Eskerrik asko denei 45 urte hauetan zehar gure ondoan egoteagatik”, dio itsaskitegi barruan jarri duten kartelak.