Donostiako Udalak berdintasun ordenantzarik ez duela salatu du Elkarrekin Podemosek

Aitzole Araneta Elkarrekin Podemoseko zinegotziak adierazi du joan den legealdian adostu zutela berdintasun ordenantza egitea, baina oraindik ez dute egin. Udal gobernuan dauden alderdiak jo ditu egoera honen erantzule: “Irabazi Donostiak aurkeztu zuen proposamena, eta PPk izan ezik alderdi guztiek babestu zuten berdintasun ordenantza egitea. Hurrengo legealdiaren erdian, oraindik ez du ezer egin udalak”, diote.
Bestalde, udal gobernuak berdintasunean duen “interes falta” salatu du Aranetak, eta benetako asmoak beste batzuk direla gehitu du. Hau dela eta, Aranetak berdintasun ordenantza onartzeko prozesua behingoz abian jartzea eskatu die udal gobernuko alderdiei.