Lamiak donostiarrek 'Eskerrak' argitaratu dute, taldearen hurrengo diskoaren lehenengo singlea
Lamiak hard rock power talde donostiarra bigarren diskoa prestatzen ari da, eta aurrerapen bat argitaratu dute dagoeneko: Eskerrak singlea. Abestia bideokliparekin argitaratu dute, eta Jose Ramon Soroiz aktorea da bideoaren protagonista. Plataforma digitaletan entzungai dago Eskerrak.
Ander Aranburu (gitarra eta ahotsa), Xabi Arrazola (baxua) eta Xabier de la Fuente (bateria) musikari donostiarrek osatzen dute Lamiak, eta 2017an sortu zuten taldea. Euren lehenengo diskoa, Itsuen Aroa, 2019an argitaratu zuten, Gaztain estudioetan grabatuta.