Lucas Egibar snowboarder donostiarra omendu du udalak

Lucas Egibar snowboarder donostiarrari harrera egin zioten ostegunean udaletxean, irabazi berri duen Munduko txapelketa dela eta. Udal talde guztietako ordezkariak izan ziren harreran, eta oroigarri bat eman zioten Egibarri, Donostiako Udalaren izenean.
Otsailean irabazi zuen Egibarrek Munduko txapelketa, Suedian. Idre Fjällen jokatu zen snowboarderkross finala oso estua izan zen, eta photo finish-ak argitu zuen irabazlea: Lucas Egibar.