AstraZeneca txertoa jartzeari utzi diote
Hamabost egunez utziko diote AstraZeneca txertoa jartzeari. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Osakidetzari agindu dio, Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak hala erabaki ostean. Beraz, datozen bi asteetan Hego Euskal Herrian ez dute txerto hori jarriko, eta, ondorioz, Donostian ezta ere.
Pasa den astean, Illunben aritu ziren txertatzen AstraZeneca txertoarekin hezkuntza arloko 55 urtetik beherako langileak –irakasleak eta jangeletako langileak–. Bestalde, Illunbez gain Anoeta ere txertaketa gunea izango dela adierazi zuen pasa den astean Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ordea, AstraZeneca txertoa ezin izango dute jarri bi gune horietan.