Hogei urteko kartzela zigorra eskatu dute bikotekide ohiari tratu txarrak egin zizkion gizon baten aurka
Gaur epaitu behar zuten Donostian bikotekide ohia bortxatu eta haren aurka tratu txarrak egin zituen gizona, baina atzeratu egin da epaiketa, auzipetua ez baita joan. Denera hogei urteko kartzela zigorra eskatzen du Gipuzkoako Epaitegiko Fiskaltzak. Ondorengo delituak egozten dizkiote: sexu-erasoa, ohiko eta ezohiko tratu txarrak, mehatxuak eta bidegabeko isekak.
Fiskaltzaren behin behineko akusazioaren arabera, gizonak emakumearen lagunak zeintzuk ziren kontrolatzen zuen, telefonoa begiratzen zion eta iseka egiten zion, baita kolpatu ere. Gertakariak 2018ko ekainetik 2019ko abuztura artekoak dira.