Hiriko hainbat autobus errei konpontzen ari dira
Donostiako Udala Erdialdeko hainbat kaletako autobus erreiak konpontzen ari da egunotan, eta Aste Santua pasa arte iraungo dute lanek. Urbieta kaleko autobus erreiarekin hasi dira, Urdaneta kalearekin izkina egiten duen puntuan, eta Miguel Angel Diez Hiri Mantenimenduko zinegotziak lanen nondik norakoak azaldu ditu: “Hormigoia eraisten ari dira; izan ere, nahiko kaltetuta dago garraio publikoaren eta inguruko eskoletako autobusen joan-etorri etengabeengatik. Lauza hormigoi sendoagoarekin eta altzairuzko piezekin indatuko dute, zurruntasun handiagoa izan dezan eta horrela denbora gehiago iraun dezan”.
Bestalde, aste honetan bertan antzeko esku hartze bat abiatuko dute Idiakez kalearen eta Askatasunaren hiribidearen artean; lurraren egoera aztertuko dute, “irtenbiderik egokiena zein den erabakitzeko”. Horretaz gain, Aste Santuaren ondoren Hernani kaleko autobus erreia konponduko dute.