Urumean hildako ertzainaren aurkako pintaketak egin eta gutxira ezabatu dituzte
‘Urteko salto onena’ zioen pintaketa bat agertu da Maria Cristina zubiaren zutabe batean, ‘Zpy loves farla’ zioen baten ondoan. Abenduaren 30ean Urumea ibaira erori eta hil egin zen ertzainaren ingurukoak dira pintaketa hauek, baina handik ordu gutxira ezabatu dituzte.
Abenduaren 30ean, Maria Cristina zubi ondoan Ertzaintzaren patruila bat uretara erori zen, eta bi polizietako bat hil egin zen. Oraindik ez daude garbi istripuaren kausak, eta udal gobernua azken txostenaren zain dago. Bestalde, hiru gaztek epailearen aurrean deklaratu behar izan zuten, hildakoaren aurkako mezuak zabaltzeagatik.