Zer diote emakume* musikariek kolektibotasunaz?
Egiako Teila Fabrikan Ez da entzuten! musika zikloa ari dira egiten, eta pasa den igandean izan zen bigarren jardunaldia. Kolektiboa eta musikaria mahai-ingurua, eta LOU dokumentalaren proiekzioa zein solasaldia egin zituzten. Era berean, Laida Zapre artistak 404 lauzerolau proiektuaren inguruko azalpenak eman zituen.
Bigarren jardunaldiaren kronika Teila Fabrikaren blogean irakur daiteke. Solasaldian La Basuk, Sara Zozayak, Ines Garciak eta Maixa Lizarribarrek parte hartu zuten. Besteak beste, galdera honen inguruan aritu ziren: Zer diote emakume* musikariek kolektibotasunaz?