24 koronabirus kasu positibo Donostian
Astelehenean baino zortzi koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten atzo Donostian, eta intzidentzia metatuak 103,62ra egin du gora. Parte Zaharrean bakarrik egin du behera intzidentzia metatuak, eta Aieten, Amara-Erdialdean, Grosen, Intxaurrondon eta Amara Berrin egin du gora datu honek.
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 24 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Horrela, intzidentzia metatua 103,62ekoa da gaur. Azken asteetako beheranzko joera ostiralean geratu zen, eta gora egiten jarraitu du asteburuaneta aste honen hasieran. Intzidentzia metatua 86,63koa zen ostiralean. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi zuen Donostiak, eta orain eremu horian dago.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Txertaketa prozesuari dagokionez, 80 urtetik gorako pertsonak eta hezkuntzako langileak COVID-19aren aurka txertatzen hasi ziren joan den astean Gipuzkoan, Bizkain eta Araban. Gainera, 55 urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan, hainbat kolektibori txertoa jartzen hasi zaizkie. Duela hiru aste 100 urtetik gorako pertsonek jaso zuten txertoa, eta duela bi aste 90 urtetik gorakoekin hasi ziren Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Gainera, Osakidetzak espazio handietako txertaketa prozesuari ekin zion duela bi aste, Illunbeko zezen plazan abiatu zuen probaldi fasearekin. Hezkuntza arloko 55 urtetik beherako langileak –irakasleak eta jangeletako langileak– txertatzen ari dira han. Bestalde, Illunbez gain Anoeta ere txertaketa gune izatea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Bestalde, martxoaren 9tik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Era berean, Aste Santuan debekatua egongo da autonomia erkidegoen arteko mugikortasuna. Martxoaren 10ean hartu zuen erabaki hau Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak autonomia erkidegoekin batera, eta etxeratze agindua 23:00etara luzatzea ahalbidetu dute.
Intzidentzia osasun eremuka
Parte Zaharrean bakarrik egin du behera intzidentzia metatuak, eta Aieten, Grosen, Amara-Erdialdean, Intxaurrondon eta Amara Berrin gora egin du; gainontzekoetan berdin mantendu da datu hau.
· Aiete: 136,37
· Ondarreta: 128,53
· Bidebieta: 124,88
· Intxaurrondo: 113,92
· Amara-Erdialdea: 110,17
· Gros: 104,69
· Egia: 94,68
· Altza-Roteta: 81,65
· Amara Berri: 70,76
· Parte Zaharra: 43,35
· Loiola: 27,26
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke asteburuko datuak:
· Gros: 5
· Amara Berri: 5
· Amara-Erdialdea: 4
· Intxaurrondo: 4
· Aiete: 3
· Egia: 1
· Ondarreta: 1
· Parte Zaharra: 0
· Altza-Roteta: 0
· Loiola: 0
· Bidebieta: 0