Airea bost aldiz berritzen da minuturo Donostiako autobusetan
COVID-19aren pandemia dela eta, Dbusek Donostiako autobusetako aireztapena areagotu zuen duela hainbat hilabete, kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murrizteko. Orain, autobusetako aireraren berriztapena eta CO2 kontzentrazioa neurtu dituzte Efiner aholkularitza enpresarekin elkarlanean, eta ondorioztatu dute Dbusen autobusak “hirian mugitzeko garraio segurua” direla. Zerbitzu guztian zehar, autobusek leihoak irekita izaten ditzute eta geltokietan ate guztiak irekitzen dituzte. Horretaz gain, aireztapen eta klimatizazio sistemak ere airea berritzen du.
Izan ere, autobusetan erabiltzaileak zeuden bitartean egin dute azterketa, hau da, Dbus bere ohiko zerbitzua eskaintzen ari zenean. Okupazio mailarik handieneko lineak eta ordu tarteak aintzat hartu dituzte, baita ibilgailu mota guztien ezaugarriak ere (mikrobusak eta hamabi eta hemezortziko metroko autobusak). Horrela, azterketaren emaitzen arabera, okupazio handieneko egoeretan, airea hamahiru segunduan behin berritzen da autobusetan, hau da, bost aldiz minutu bakoitzeko, gutxi gora-behera. Datu ona da hori, adituek gomendatutako berriztatze tasa baino bederatzi edo hamar aldiz handiagoa baita.
Azterketa horretatik ateratzen den ondorioa da Dbuseko autobusetan, okupaziorik handieneko egoeretan, airea 13 segundoan behin berritzen dela, hau da, minutuko 5 aldiz gutxi gorabehera. Tasa hori gomendatzen den aire berritzearen tasa baino 9-10 aldiz handiagoa da.
Bestalde, Dbusen ibilgailuetako airearen kalitatea ere ona dela ondorioztatu dute, azterketaren arabera, autobusetako batez besteko CO2 maila etxebizitza batekoa baino %54 baxuagoa da. Era berean, bulegoetan eta saltokietan izaten diren batez besteko CO2 mailak autobusetakoak baino %30 altuagoak dira.