Kutsadura akustikoaren ordenantza eguneratzea erabaki du udalak
Donostiako Udalak behin behinean onartu du zaratek eta bibrazioek eragindako kutsadura akustikoa arautzen duen ordenantza berria. 2000. urteko araudia ordezkatuko du, gerora bi aldiz aldatu dena. EAEko eta Europako kutsadura akustikoaren legediarekin bat egiteko egokituko dute ordenantza. Eguneratzearekin batera, haren aplikazioa hobetu eta azken urtetan eremu publikoaren erabilera areagotzearen ondorioz sortu diren aldagai berriak integratuko dituzte.