Realaren eta Athleticen arteko kopako finalean ez da zalerik izango
Realak apirilaren 3an Athelticen aurka jokatuko duen Kopako finalak (2019/2020 denboraldikoa) ikusleak izango dituela aurreratu du SER irratiko El Larguero saioak, baina Espainiako Gobernuak aukera hori baztertu du arratsaldean. Kopako finalean ez da publikorik izango.
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak Lurralde Arteko Batzordean eman du erabakiaren berri. Dariasek nabarmendu duenez, ez dute kopako finalean publikorik egotea nahi. Bi arrazoi aipatu ditu Dariasek horretarako: jende pilaketak saihesteko beharra, eta finalean jendea egoteak gobernuak zabaldu nahi duen mezuaren kontrakoa dela. Espainiako Gobernuak birusaren transmisioa ekiditeko neurri zorrotzak mantentzearen aldekoa da, eta Kopako finalean publikoa egoteak mezu hori lausotuko luke bere arabera.