Arteleku plaza eraikitzeko adjudikazio prozesua eten du udalak
Donostiako Udalak bertan behera utzi du Txomiñeneko Arteleku plaza eraikitzeko adjudikazio prozesua. Otsailaren 22an onartu zuten lanak kontratatzeko espedientea, 1,7 milioi euroko aurrekontuarekin eta obra egiteko bost hilabeteko epearekin. Ordea, akats bat topatu dute espedientean; ez du aurreikusten haurren jolas parkeko estalkia (31.700 euroko diru zatiarekin).
Eneko Goia alkateak otsaila bukaeran nabarmendu zuen “urte amaierarako edo 2022aren hasierararako” plaza amaituta egongo zela. Aurreikuspen horri eusten dio udalak, eta 2022. urte hasierarako Arteleku plaza eraikita egotea espero dute.