Etxebizitza eskubidea bermatuko duen legea aldarrikatuko dute larunbatean Donostiako kaleetan
“Etxebizitzarako eskubidea bermatuko duen lege baten alde” mobilizatuko dira larunbat honetan Donostiako kaleetan. Iniciativa Ley Vivienda plataformak egindako proposamenei jarraituz, Donostiako eta Gipuzkoako hainbat eragilek manifestazioarekin bat egin dute. Mobilizaziora atxikitu diren eragileek etxebizitzarako eskubidea bermatuko duen, pertsona zaurgarrien etxegabetzeak ekidingo dituen eta etxegabekotasuna borrokatuko duen legea aldarrikatuko dute.
Manifestazioa 11:30ean hasiko da Eusko Jaurlaritzaren Delegaritzan, Andia kalean, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.
Etxebizitza Eskubidearen Legea
Espainiako Estatuko Gobernua Etxebizitza Eskubidearen Legea negoziatzen ari dira, eta egitasmo honekin gutxieneko eskubide batzuk bermatuko dituen emendakin bat bultzatu nahi dute. Ildo beretik, pertsona batzuek kanpaldia hasi zuten Bulebarreko Kioskoan.
Ondorengo eragileak batu dira deialdira: STOP DESAHUCIOS, DONOSTIALDEKO MAIZTERREN SINDIKATUA, GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIA, HIRITARRON HARRERA SAREA, AZORAKO MAIZTERRAK, ALOKAIRU – BENTA BERRI, MOVIMIENTO NADIE SIN HOGAR, BIZILAGUNEKIN, PARTE ZAHARREAN BIZI, EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA (EGK), CARITAS ALZA – LARRATXO, ZERO POBREZIA DONOSTIA, DUINTASUNA ELKARTEA, GIPUZKOAKO ERRETIRATU EDO PENTSIODUNEN ELKARTEA (GEPE), ELA, CCOO, LAB, ARGILAN-ESK, CNT eta UGT.