Helegitea jarri diote Perez Asenjo epaileari, Kote Cabezudo kasuaren harira
Kote Cabezudoren kasuaren barruan, beste helegite bat aurkeztu dute kasuaren instruktore izandako Ana Isabel Perez Asenjo epailearen aurka, prebarikazioa leporatuta. Ustez, Cabezudori Ertzaintzaren fax bat helarazi zion epaileak; Mario Diez salatzaileen abokatuaren arabera, fax horretako informazioa erabiliz, argazkilari donostiarra haren aurkako frogak suntsitzen saiatu zen.
Perez Asenjo Donostiako laugarren Instrukzio Epaitegiko lehenengo epailea da, eta Kote Cabezudo kasuaren ardura izan zuen 2018ra arte. Urte hartan, ordea, beste helegite batean Cabezudoren delituen atzetik joateko eginbeharra ez betetzea leporatu zioten, eta helegitea onartu egin zuten auzitegiek, izapideak abiatuz. Horregatik, kasutik baztertu egin zuten.
Azken helegitearekin, sei dira dagoeneko Perez Asenjoren aurkako salaketak jarri dituzten Cabezudoren biktimak, Diez beraz gain.