Eli Cesareo Bera Berako jokalaria Tokioko Olinpiar Jokoetan egongo da
Bera Berako eskubaloi taldeko Eli Cesareo (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1999) jokalaria Tokioko Olinpiar Jokoetara joango da uda honetan, Espainiako selekzioarekin. Izan ere, Cesareok 16-31 irabazi zion Argentinari Espainiako selekzioarekin igandean, Olinpiar Jokoetarako sailkapena itxiz.
Cesareo 2018an joan zen estreinakoz Espainiako selekziora, Valladolideko jokalaria zenean. Era berean, 2019an Munduko Txapelketako finala jokatu zuen. Ondo jokatzen jarraitzen badu, Olinpiar Jokoak ere jokatuko ditu, 22 urterekin.