Iñigo Llopis Espainiako txapelduna da bizkar estiloko 100 metrokoan
Tokioko Paralinpiar Jokoetarako tokia berretsi du Iñigo Llopis igerilari donostiarrak. Espainiako txapelketa irabazi du asteburuan, bizkar estiloko 100 metrokoan, eta gutxieneko marka egin du berriz ere. Bestalde, Zubietako Nahia Zudaire igerilariak Espainiako bi errekor egin zituen estiloetako 200 metrokoan eta estilo libreko 200 metrokoan.