Zabalza kasua irekitzea eskatu dio berriz EAJk Espainiako Gobernuari
Aitor Estebanek, Espainiako Parlamentuko EAJ alderdiaren bozeramaileak, Mikel Zabalza kasuaren inguruko dokumentazio guztia deskalifikatzea eskatu dio Pedro Sanchezen gobernuari, eta Estatuko Fiskal Orokorrari kasu judiziala berriz ere irekitzea eskatu dio. Grande Marlaska Espainiako Barne Ministroaren adierazpenen ostean egin du Aitor Estebanek eskaera hau; izan ere, martxoaren 17an Marlaskak kasuaren inguruko dokumentazioa deskalifikatzeari uko egin zion.
Otsailaren 22an Mikel Zabalza Guardia Zibilen torturen ondorioz hil zela iradokitzen zuten ahots grabazioak filtratu ziren. Mikel Zabalza hil zen garaian CESID-eko (Centro Superior de Informacion de la Defensa) koronela zen Luis Alberto Peroteren eta Galindoren aginduetara zegoen Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketa da grabazioa, eta Zabalza Intxaurrondon hil zela adierazten dute: “Esku artetik joan zaie, galdeketan gelditu zaie”, dio Gomez Nietok.