'Erreala y Olé', Realaren ereserki flamenkoa
Reala apirilaren 3ko Kopako finalerako berotzen ari da, eta ereserkiaren bertsio flamenkoa aurkeztu du, Sonakay talde donostiarraren eskutik: Erreala y Olé. “Oraingoz Sevillara bidaiatuko ez dugunez, zergatik ez dugu bere kulturaren zatitxo bat ekartzen? Horixe egin nahi izan dugu gure ereserkiaren bertsio original honekin”, azaldu du klub txuri-urdinak.
Txuri Urdin ereserki klasikoari doinu flamenkoak eta txalaparta sartu dizkiote, eta erritmo handiko abestia sortu dute, zaleei ere keinu bat eginez. Jarraian, abestiaren bideoklipa: