Herrerako tren geltokiko oinezkoen lurpeko pasabidea itxita egongo da urtebetez
ADIF enpresa lanak egiten ari da Herrerako tren geltokian, eta oinezkoentzako lurpeko pasabidea itxi egingo dute ostegun honetatik aurrera, hamabi hilabetez. Tarte honetan, beraz, ibilbide ezberdina egin beharko dute Herrerara joan nahi dutenek; Larredi eta San Luis Gonzaga plazetan dauden eskailerak eta igogailua erabiltzea gomendatu du ADIFek.