65 urtetik beherakoak txertatzen hasiko dira datorren astean
65 urte baino gutxiago dituzten pertsonak txertatzeari ekingo diote datorren astean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. AstraZeneca etxearen txertoa jasoko dute, eta oraindik txertatzeko dauden funtsezko kolektiboen prozesuarekin batera egingo dute.
Dagoeneko txertatu dituzte 100 eta 90 urte baino gehiago dituzten pertsonak, eta orain 80 urtetik gorako pertsonak eta hezkuntzako langileak txertatzen daramatzate bi aste. 55 urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan, hainbat kolektibori txertoa jartzen ari zaizkie. Gainera, Osakidetzak espazio handietako txertaketa prozesuari ekin zion duela hiru aste, Illunbeko zezen plazan abiatu zuen probaldi fasearekin; Anoeta ere txertaketa gune izatea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak.