Banyoleseko Irekian Ur Kirolakeko hiru ontzik hartuko dute parte
Ur Kirolak Donostiako aulki mugikorreko arraun taldeak hiru txalupa eramango ditu asteburu honetan egingo den Banyoleseko Irekira. Gazte mailakoak dira hiru ontziak: Nesken 2- (Nahikari Artano eta Libe Goñi), mutilen 2- (Peru Jauregi eta Unai Loiarte) eta mutilen 1x (Beñat Santos).
Estropada hau urtero udaberrian egiten da Banyoleseko (Katalunia) uretan, eta Espainiako Selekzioan sartzeko erabiltzen dute. Hau dela eta, pertsona gutxiko ontzientzako estropada da, pertsona bateko edo biko ontziak, gehienez.