Larrañategi bideko galtzada itxi egingo dute ostegunetik larunbatera
Adif enpresak Martuteneko Barkaiztegi bideko trenbide pasagunea kenduko du, eta hori dela eta, Larrañategi bidea –1. zebakitik 4. zenbakira– itxi egingo dute ostegunetik igandera. Inguruan semaforoak jartzeko beharrezko zanga hondeatzeko egingo dute mozketa. Ostegunetik larunbatera, 08:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 19:00etara arituko dira lanean.
Horrela, hiru egun horietan, oinezkoek Martuteneko tren geltokiaren ondoko zubitik sartu ahal izango dira auzora, zubia irekita egongo baita. Mary Ward ikastetxetik jaisten diren ibilgailuek, aldiz, ezingo dute Martutenera sartu: Hipika bidetik Loiolako kuarteletaraino joan daitezke, eta Martutenera beste aldetik sartu beharko dute.