28 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 150,77koa da gaur, eta gora egiten jarraitzen du. Zazpi osasun eremutan gora egin du intzidentziak, eta lautan behera.
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 28 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, asteazkenean, alegia. Horrela, intzidentzia metatua 150,77koa da gaur. Hainbat astez intzidentzia metatuak behera egin badu ere, martxoaren 12an joera aldatu eta gora egin zuen. Joera hori mantendu da ordutik: Izan ere, 141,45ekoa zen atzo, eta 138,71koa herenegun. Eremu horian dago Donostia.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
65 urte baino gutxiago dituzten pertsonak txertatzeari ekingo diote datorren astean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban; AstraZeneca etxearen txertoa jasoko dute. Dagoeneko txertatu dituzte 100 eta 90 urte baino gehiago dituzten pertsonak, eta orain 80 urtetik gorako pertsonak eta hezkuntzako langileak txertatzen daramatzate bi aste. 55 urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan, hainbat kolektibori txertoa jartzen ari zaizkie. Gainera, Osakidetzak espazio handietako txertaketa prozesuari ekin zion duela hiru aste, Illunbeko zezen plazan abiatu zuen probaldi fasearekin; Anoeta ere txertaketa gune izango da datorren astetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako 8.000 langile eta erabiltzaile txertatzeko.
Bestalde, martxoaren 9tik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Era berean, Aste Santuan debekatua egongo da autonomia erkidegoen arteko mugikortasuna. Martxoaren 10ean hartu zuen erabaki hori Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak autonomia erkidegoekin batera, eta etxeratze agindua 23:00etara luzatzea ahalbidetu dute.
Intzidentzia osasun eremuka
Lau osasun eremutan behera egin du intzidentzia metatuak: Amara-Erdialdean, Bidebietan, Egian eta Intxaurrondon. Gora egin du, aldiz, Aieten, Altza-Rotetan, Amara Berrin, Grosen, Loiolan, Ondarretan eta Parte Zaharrean:
- Ondarreta: 186,03
- Aiete: 176,48
- Intxaurrondo: 148,97
- Parte Zaharra: 130,06
- Gros: 128,33
- Amara Berri: 126,14
- Amara-Erdialdea: 124,86
- Altza-Roteta: 117,38
- Egia: 94,68
- Loiola: 68,14
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 11
- Parte Zaharra: 4
- Gros: 4
- Amara Berri: 3
- Altza-Roteta: 3
- Aiete: 2
- Loiola: 1
- Egia: 0
- Intxaurrondo: 0
- Bidebieta: 0
- Amara-Erdialdea: 0