Rodil kaleko Villa Supervielle eraitsi dute
Francisco Antonio Zaldua arkitektoak diseinatu zuen etxea 1936. urtean, eta Jose Supervielle Oreretako pintura fabrika baten jabearentzat. Hasiera batean eraisketatik babestutako eraikinen talde batean zegoen, baina Ancora elkarteak salatu duenaren arabera, arrazoirik gabe atera zuten zerrenda horretatik. Bestalde, elkarteak adierazi du Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziaren (PEPPUC) aldaketa berriak hutsune garbiak dituela.
Villa Supervielle
1936an eraiki zuten Gros eta Ategorrieta artean dagoen eraikin hau. Etxe bakarrekoa da, eta oinarri laukia du, baita egitura kubikoa ere. Itxura oso geometriko eta simetrikoa du eraikinak. Ancora elkarteak adierazi du oso diseinu modernoa duela, baita faxismo italiarraren garaiko eraikuntzen antza duela ere: “Oso kasu berezia da Donostian”.