37 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatuak 160,64ra egin du gora, eta bederatzi koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten atzo herenegun baino. Bidebieta eta Amara-Erdialdea dira intzidentzia metatuak behera egin duten osasun eremu bakarrak; gainontzeko guztietan gora egin du datu honek.
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 37 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, osteguna. Horrela, intzidentzia metatua 160,64koa da gaur. Hainbat astez intzidentzia metatuak behera egin badu ere, martxoaren 12an joera aldatu eta gora egin zuen. Joera hori mantendu da ordutik: Izan ere, 141,45ekoa zen asteazkenean, eta 138,71koa asteartean. Eremu horian dago Donostia.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
65 urte baino gutxiago dituzten pertsonak txertatzeari ekingo diote datorren astean Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban; AstraZeneca etxearen txertoa jasoko dute. Dagoeneko txertatu dituzte 100 eta 90 urte baino gehiago dituzten pertsonak, eta orain 80 urtetik gorako pertsonak eta hezkuntzako langileak txertatzen daramatzate bi aste. 55 urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan, hainbat kolektibori txertoa jartzen ari zaizkie. Gainera, Osakidetzak espazio handietako txertaketa prozesuari ekin zion duela hiru aste, Illunbeko zezen plazan abiatu zuen probaldi fasearekin; Anoeta ere txertaketa gune izango da datorren astetik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbitzuetako 8.000 langile eta erabiltzaile txertatzeko.
Bestalde, martxoaren 9tik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Era berean, Aste Santuan debekatua egongo da autonomia erkidegoen arteko mugikortasuna. Martxoaren 10ean hartu zuen erabaki hori Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak autonomia erkidegoekin batera, eta etxeratze agindua 23:00etara luzatzea ahalbidetu dute.
Intzidentzia osasun eremuka
Bi osasun eremutan behera egin du intzidentzia metatuak: Amara-Erdialdean eta Bidebietan; gainontzeko guztietan gora egin du:
· Aiete: 216,59
· Ondarreta: 189,41
· Intxaurrondo: 175,25
· Parte Zaharra: 158,96
· Gros: 138,46
· Amara Berri: 129,22
· Altza-Roteta: 127,58
· Bidebieta: 124,88
· Amara-Erdialdea: 117,52
· Egia: 114,97
· Loiola: 81,77
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
· Ondarreta: 6
· Aiete: 5
· Parte Zaharra: 4
· Gros: 4
· Egia: 4
· Intxaurrondo: 4
· Amara Berri: 3
· Altza-Roteta: 3
· Loiola: 2
· Amara-Erdialdea: 1
· Bidebieta: 0