Konfinamendu perimetralak ezarri eta ostalaritzaren ordutegiak mugatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Euskadiko Plan Zibilaren Aholku Batzordeak (Labi) bilera egin du gaur, eta hainbat neurri zorroztu dituzte. Itxiera perimetrala ezarriko dute azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400eko intzidentzia tasa duten herri eta lurraldeetan, eta are gehiago murriztuko dituzte espazio itxietako ordutegiak –6:30etik 09:30era eta 13:00etik eta 16:30era–. Donostiako intzidentzia metatua 160,64koa da, une honetan.
Konfinamendu perimetralaren kasuan, ondoko udalerrira joan ahal izango da erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Apustu etxeei dagokienez, ostalaritza zerbitzua barrualdean soilik eman ahal izango dute, eta zehaztutako ordutegian bakarrik.