Xabi Alonsok kontratua berritu du Realeko bigarren taldearekin
Reala eta Xabi Alonso entrenatzailea ados jarri dira bere kontratua 2022ko ekainaren 30a arte luzatzeko. Azken egunetan, Alonsok Alemaniako talde baten eskaintza zuela zabaldu zuten hainbat hedabidek. Ordea, klub txuri-urdinean jarraituko du.
Itxaropentsu agertu da “proiektuarekin hazten eta Zubietan egiten den hezkuntzaren azken bultzadan laguntzen jarraitzeagatik”. Hurrengo denboraldian Bigarren B Pro mailan parte hartuko du Realeko bigarren taldeak, eta aurrera begira erronka berriak dituela adierazi du Alonsok.