Groseko eragile batzuen salaketa aztertuko du EH Bilduk

Groseko zenbait eragilek pasa den astean salatu zutenez, Donostiako Udaleko idazkariak etxe turistikoen udal araudia baliatu duela bere etxebizitza bati erabilera turistikoa emateko. Hori dela eta, EH Bilduk adierazi du salaketa hori aztertuko duela.
Groseko etxebizitzaren aldeko Saretxe elkarteak, Hondarpe auzo elkarteak eta Laia abokatu taldeak agerraldia egin zuten iragan osteguean, eta salatu zuten Juan Carlos Etxezarretak, udaleko idazkariak, EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota zuen etxe turistikoen udal araudiari oniritzia eman ziola, eta horren bidez, bere etxebizitza bati erabilera turistikoa eman diola.
EH Bilduk aipatutako etxebizitza turistikoa ezartzeko espedientea eta “Etxebizitza turistikoaren erabilera eta ohiko etxebizitzetako logelak erabilera turistikorako alokatzea arautzen dituen udal ordenantza” tramitazio espedientea eskatu ditu; “EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak legez kanpokotzat jotzen duen ordenantzarena, alegia”.