Eli Arrillaga izango da suhiltzaileen zerbitzuko zuzendari berria
Suhiltzaile Zerbitzuko zuzendaritzan aldaketak iragarri ditu Donostiako Udalak. Imanol Andonegi orain arteko zuzendariak kargua uztea erabaki zuen arrazoi pertsonalengatik. Haren lekua Eli Arrillagak hartuko du aurrerantzean. Eneko Goia alkateak eskerrak eman dizkio Andonegiri egindako lanarengatik, eta ongietorria eman dio Arrillagari. Gainera, nabarmendu du lehen aldiz emakume batek beteko duela suhiltzaile zerbitzuen zuzendari kargua.
Arrillaga Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna da, eta hainbat kargu izan ditu udalean fiskalizazio eta diruzaintza arloetan. Hemendik aurrera, ordea, oso bestelako ardura bat izango du.